sábado, 15 de diciembre de 2012

Hartu du lehendakari makila Urkulluk


Ofizialki, Iñigo Urkullu EAJko kidea da gaurtik aurrera Eusko Jaurlaritzako lehendakari berria. Gernika-Lumon egin dute ekialdia, eta han pasatu dio lehendakari makila Patxi Lopez azken legealdiko buruak.

Kargu-hartzeko hitzaldian, protokolozko hitzak betez, Espainiako koroari eta Konstituzioari "leial" izango zaiela esan du Urkulluk, eta "errespetua" gordeko diela. EAEn "estatuaren ordezkari arrunta" izango dela ere adierazi du.

Eusko Legebiltzarrak asteazkenean izendatu zuen lehendakari, gehiengoz sinplez —EAJren 27 legebiltzarkideen botoekin—. Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiak 21 boto jaso zituen. Besteak —PSE, PP eta UPDkoek— abstenitu egin ziren.

Lehendakaritzak atzo jakinarazi zuen gobernu taldea: Juan Mari Aburto, Arantza Tapia, Ricardo Gatzagaetxebarria, Estefania Beltran de Heredia, Josu Erkoreka, Cristina Uriarte, Jon Darpon eta Ana Isabel Oregi. Astelehenean hartuko dute kargua. Jaurlaritzaren lehen bilera asteartean izango da.

0 comentarios:

Gutxienez 27 hildako AEBetan, 20 haur tartean, tiroketa batean




Gutxienez 27 hildako, Connecticuteko eskola batean izandako tiroketanGutxienez 27 pertsona hil dira, horietatik 5 eta 10 urte arteko 20 haur, AEBetako Newtown (Connectitut) hiriko lehen hezkuntzako ikastetxe batean izan den tiroketa batean, Poliziak baieztatu duenez.
Guztira, 18 haur eta 6 heldu hil dira ikastetxean, tartean erasotzailea. Beste 2 haur ospitalean hil dira, eta zazpigarren heldu hildako bat ere aurkitu dute, Poliziak argitu ez duen toki batean.
Poliziak ''behin-behinean'' identifikatu du hiltzailea, eta, ustezko erasotzaile Ryan Lanza omen da, 20 urteko gizonezkoa. Ikastetxean hildakoetako bat da, Poliziak emandako datuen arabera. Goizean goiz sartu omen da Lanza Sandy Hook ikastetxean, soinean maskara bat, balen kontrako txalekoa eta lau arma zituela.
Halaber, Lanzaren aitaren hilotza ere aurkitu du Poliziak, New Jerseyko etxebizitza batean, eta, zenbait komunikabideren arabera, Lanzaren ama ikastetxean hildakoen artean ere egon liteke.

Nahasmena komunikabideek emandako informazioetan
Komunikabide gehienen arabera, ikastetxeko zuzendaria eta psikologoa ere hildako artean egon litezke. Zenbait komunikabideren arabera, hildakoetako bat Ryan Lanzaren ama da, ikastetxeko irakasleetako bat.
ABC telebistak aipatutako iturriek jakitera eman dutenez,  gizon gazte batek egin du erasoa, lau arma eta balen aurkako txalekoa soinean zuela ikastetxean sartu ondoren.
Fox News kateak iragarri duenez, ikastetxeko ikasle baten aita izan liteke erasotzailea.
NBC kateko iturrien arabera, bestalde, tiroketarekin zerikusia duen pertsona bat agintarien esku dago. Halaber, erasoa bi lagunen artean egin dutela diote zenbait hedabideek; baina, momentuz, ez dago konfirmazio ofizialik.
Connecticuteko Polizia bozeramaile batek argitu duenez, ikastetxearen inguruetan egoera ''segurua'' da dagoeneko. Gertaera 09:40ean jazo da (15:40 Euskal Herrian) Newton hiriko Sandy Hook lehen hezkuntzako ikastetxean. Antza denez, erasotzailea eskolako bulego nagusian sartu eta tiro egiten hasi da, 100 tiro inguru guztira.
Lau eguneko dolua
Barack Obama AEBetako presidenteak lau eguneko dolua ezarri du. Hunkituta eta negar malko artean hitz egin du Obamak kazetarien aurrean, eta herrialdeko gainerako gurasoek egingo duten moduan, alabak besarkatuko dituela adierazi du. Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hitzetan, “azken urteotan antzerako tragedia gehiegi bizi izan ditugu”.
“Guztiok bat egin, eta horrelako tragediak eragozteko neurriak hartu beharko ditugu”, gaineratu du.
Armen kontrolerako legea
NewTownen jazotako sarraskiak saihesteko armak kontrolatzeko legea eskatu du Michael Bloomberg New Yorkeko alkateak. Ohar baten bidez Bloombergek adierazi duenez, legerik gabeko egun bakoitzeko "34 lagun hil ohi dira". "Tragedia berriak ekiditeko berehalako ekintza beharrezkoa da", azpimarratu du.
"Letrak irakasten dituen ikastetxeak ere ez dira seguruak. Columbinen jazotakoaren ostean, armak kontrolatzeko legea izateko goizegi zela esan zuten, eta gauza bera entzun genuen Virginia Tech, Tucson, Aurora eta Oak Creek herrialdeetan izandako sarraskien ondoren", deitoratu du alkateak, "itxaroten dugun egun bakoitzeko armekin 34 lagun hil ohi dituzte".
AEBetan izan den tiroketarik larrienetako bat
Azken urteotan AEBetan izan den tiroketarik larrienetako bat da New Yorketik 130 kilometrotara dagoen Newtown hiriko tragedia.
Hildakoen kopurua kontuan hartuta, 2007tik hona ez da antzeko tragediarik izan. Urte hartako apirilaren 16an 33 lagun hil ziren Virginiako Unibertsitatean izandako tiroketan (erasotzailea ere hil egin zen).
Aurretik, 1996aan, gizonezko batek tiroketa egin zuen Austin (Texas) hiriko unibertsitatean. Orduan 16 lagun hil eta beste 31 zauritu ziren


0 comentarios:

Athleticeko espedizioa Palman dago


Athletic Clubeko espedizioa Palman dago Ligako hamaseigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko abenduaren 15ean, larunbatean, 18:00etan RCD Mallorcaren aurka. Zurigorriek 19:10ean irten dira txarter hegazkinez Bilbotik eta 20:15ean Palmako aireportura heldu dira. Hortik autobusez Nixe Palace hotelera abiatu dira eta bertan 22:00etan afalduko dute. Aireportuan zein hotelean zale asko hurbildu da taldeari animoak ematera. Josu Urrutia presidentea, Yolanda Lazaro eta Jokin Garatea batzakideak, Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria eta Joxe Anjel Iribar presidentetzaren albokoa, espedizio buru izan dira.  Palman 15 graduko hozberoa aurkitu dute eta zerua lainoturik dago.

0 comentarios:

Mallorca-Athletic Club, deialdia


Mallorca-Athletic Club, deialdia

Marcelo Bielsa entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Mallorcaren aurka jokatzeko: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, San José, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Ibai, Raúl, Susaeta, Iraola, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Ander Herrera, Ekiza, Igor Martínez, Ramalho eta Laporte.

0 comentarios:

jueves, 13 de diciembre de 2012

10 urte barru espainiarren % 40 txiroa izango dela aurreikusi dute.

10 urte barru espainiarren % 40 txiroa izango dela aurreikusi dute.
Egun indarrean dauden zorroztasun neurriak eta murrizketa sozialak mantentzen baldin badituzte, 10 urte barru Espainiako herritarren % 40 txiroa izango dela ohartarazi du Intermon Oxfam erakundeak.''Krisia, desberdintasuna eta pobrezia'' izeneko txostena kaleratu dute, eta, bertan bildu dituzten datuen arabera, Espainiak 25 urte beharko ditu gizarte ongizatea berreskuratzeko. Latinoamerikak eta Asia ekialdeak berriki jasan dituzten krisiak aztertu dituzte, eta herrialde horietan 15 eta 25 urte artean behar izan dituzte pobrezia maila krisi aurretiko egoeretara jaisteko.
Halaber, lurralde horietan ezarritako murrizketa neurriek pobrezia eta desberdintasun handiagoa eragin zituztela azpimarratu dute.
''Espainiako egungo politikak aldatzen ez badira,, bi edo hiru hamarkada beharko ditugu 2008 aurretik geneukan egoera berreskuratzeko'', azaldu du Jose Maria Vera Intermon Oxfam erakundeko zuzendariak.
Datozen 10 urteotan pobreziak eta gizarte bazterketak nabarmen gora egingo dutela aurreikusi dute, eta, hala, erakundearen aurreikuspenen arabera, 18 milioi txiro egon litezke Espainian 10 urte barru (herritarren % 38). Egun batez beste hori % 27koa da (12.700.000 lagun, alegia).
Lau urtez krisian murgilduta egon ondoren, Espainia da Europar Batasuneko herrialdeen artean herritarren bizimoduen arteko desberdinatasunik handiena duena.

0 comentarios:

Llorente argi utzi du ekainean alde egingo duela

Llorente argi utzi du ekainean alde egingo duela


 Fernando Llorentek Athletic Club ekainaren 30ean utziko duela                    konfirmatu du, prentsaurrekoan. Errioxarrak, arrazoi nagusien artean, prentsak bere aurka sortutako “giro txarra” nabarmendu du.
“Prentsak ez du lagundu, argi dago. Irten diren gauza gehienak gezurrak izan dira, baina azkenean lortu duzue (kazetariei), zale batzuk nire aurka jarri dituzue eta nik alde egitea nahi dute”, azaldu du Llorentek.
Erabakia, abuztuaren 2an, Slavenen aurkako partidan txistuak entzun ondoren hartu zuela aitortu du. “Orduan triste jarri nintzen eta erabakia hartu nuen”, esan du Llorentek. Zaletu gehienek maite dutela badakila ere onartu du.
Errioxako jokalariak Athleticek egin dion eskaintza ekonomikoa “ukaezina” dela ere onartu du. Llorentek klubari izandako batzarretatik “ezer ez kaleratzea” eskatu ziola ere gogoratu du. “Ez dut Athletic erruduna dela esaten, baina egunkarietan gauzak kaleratzen dira, eta horrek egoera deserosoan uzten nau”, esan du.
Gainera, FIFPro futbol jokalarien sindikatuak egindako salaketaren inguruan, Athleticek ez duela inongo xantairik egin argi utzi du. “Entzun dut, bainaAthleticek ez didala xantaiarik egin argi utzi nahi dut”, esan du Fernando Llorentek.

0 comentarios:

Alerta laranja ostegunean eta ostiralean, haize-bolada gogorrengatik


Alerta laranja ezarriko du Herrizaingo Sailak, ostegunean eta ostiralean.


Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta laranja ezarriko du ostegunean (21:00etatik 00:00etara) eta ostiralean (00:00etatik 15:00etara) EAEko leku babesgabeetan, orduko 120 kilometrorainoko abiadura har lezaketen haize-boladak direla eta.
Halaber, ostegunean, gainerakoan, abisu horia izango dute ordu tarte horretan, orduko 80 kilometrorainoko haize-boladak espero baitituzte.
Horrez gain, Herrizaingo Sailak abisu horiak ezarriko ditu bihar (15:00etan eta 21:00etan), itsasaldean eta mendialdean, orduko 100 kilometrorainoko haize-boladak espero baitituzte.
Gainera, ostiralean beste bi abisu hori ezarriko ditu haize-bolada bortitzengatik. Lehenengoa 00:00etan hasi eta 15:00etan amaituko da, eta haize-boladak 80-90 km/h-koak izan litezke. Bigarrena 15:00etatik 21:00etara izango da, leku babesgabeetan orduko 100 kilometrorainoko haize-boladak espero baitituzte.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, asteazken arratsaldean hego haizea indartzen joango da, eta egunaren azken orduetan, leku babesgabeetan, haize-boladak 80-90 km/h-koak izatera irits litezke.
Ostegunean, haizeak indar handiagoa izango du, eta hego-hegomendebaldeko haize-boladak orduko 100 kilometrorainokoak izan litezke leku babesgabeetan, batez ere mendietan. Gauean, 120 km/h-koak izan litezke.
Gainerakoan haizea ere nabarituko dute, batez ere egunaren amaieran; orduko 80 kilometrorainoko haize-boladak izan litezke. Goizaldean eta ostiraleko lehen orduetan, haize-ufadak bereziki bortitzak izango dira; leku babesgabeetan, 120 km/h-koak, eta 80-90 km/h-koak, babestuetan. Arratsaldetik aurrera, haizea baretzen joango da, baina 100 km/h-ko haize-boladak izan litezke oraindik ere leku babesgabeetan, eta 80 km/h-koak, babestuetan.
Hala eta guztiz ere, datozen egunetan iritsiko den fronteak haize-bolada gogorrak utziko dituen arren, ez du euri askorik egingo.

0 comentarios:

Urkullu lehendakaria


Eusko Jaurlaritzako lehendakari aukeratu dute EAJko kidea, jeltzaleen 27 botoak jasota, gehiengo soilez. Mintegik EH Bilduren 21 botoak jaso ditu, eta PSE, PP eta UPD abstenitu egin dira. Urkulluk esan du "akordioaren legealdia" izatea duela helburu, eta espero du "denon artean autogobernuaren indartze lanean" ariko direla. Larunbatean izango da Urkulluk kargua hartzeko ekitaldia, Gernika-Lumon, eguerdian.

0 comentarios:

miércoles, 12 de diciembre de 2012

DOS HOMBRES Y MEDIO (IKUSI)

 DOS HOMBRES Y MEDIO (IKUSI)

Bi anaien eta ume baten kontakizunataz hitzegiten duen seriea da
Temporada 1 Dos Hombres y Medio
Temporada 2 Dos Hombres y Medio
Temporada 3 Dos Hombres y Medio
Temporada 4 Dos Hombres y Medio
Temporada 5 Dos Hombres y Medio
Temporada 6 Dos Hombres y Medio
Temporada 7 Dos Hombres y Medio
Temporada 8 Dos Hombres y Medio
Temporada 9 Dos Hombres y Medio

0 comentarios:

COMO CONOCI A VUESTRA MADRE (IKUSI)

 COMO CONOCÍ A VUESTRA MADRE



 





CBS-aren serie arrakastatsua (bere lehen sasoian entzule-tasa bikainak lortu zituen helbide|norabide|zuzendaritza artistikoari eta argazkiari|argazkigintzari Emmy 2 sariko irabazteaz gain) hark, egiazko maitasun bila, hain erraz|soil gertatuko ez zaion zerbait, jauzi egitea erabakitzen duen 27 urteko arkitekto bat, Ted-en (Josh Radnor, "ez da beste film|mintz amerikar ergelik") bizitza kontatzea da. "Nola ezagutu nuen zuen ama" hasten du, bere bi seme-alaba nerabeei kontatzen dienean nola ezagutu zuen bere ama eta zein izan ziren, azkenik, eta guzti egiazko maitasuna aurkitu zuela bere bizipenak, 2030eko Ted-en ahots|hitz offarekin.  

Temporada 1 Cómo Conocí A Vuestra Madre

Temporada 2 Cómo Conocí A Vuestra Madre
Temporada 3 Cómo Conocí A Vuestra Madre
Temporada 4 Cómo Conocí A Vuestra Madre
Temporada 5 Cómo Conocí A Vuestra Madre
Temporada 6 Cómo Conocí A Vuestra Madre
Temporada 7 Cómo Conocí A Vuestra Madre

0 comentarios: