jueves, 13 de diciembre de 2012

Llorente argi utzi du ekainean alde egingo duela

Llorente argi utzi du ekainean alde egingo duela


 Fernando Llorentek Athletic Club ekainaren 30ean utziko duela                    konfirmatu du, prentsaurrekoan. Errioxarrak, arrazoi nagusien artean, prentsak bere aurka sortutako “giro txarra” nabarmendu du.
“Prentsak ez du lagundu, argi dago. Irten diren gauza gehienak gezurrak izan dira, baina azkenean lortu duzue (kazetariei), zale batzuk nire aurka jarri dituzue eta nik alde egitea nahi dute”, azaldu du Llorentek.
Erabakia, abuztuaren 2an, Slavenen aurkako partidan txistuak entzun ondoren hartu zuela aitortu du. “Orduan triste jarri nintzen eta erabakia hartu nuen”, esan du Llorentek. Zaletu gehienek maite dutela badakila ere onartu du.
Errioxako jokalariak Athleticek egin dion eskaintza ekonomikoa “ukaezina” dela ere onartu du. Llorentek klubari izandako batzarretatik “ezer ez kaleratzea” eskatu ziola ere gogoratu du. “Ez dut Athletic erruduna dela esaten, baina egunkarietan gauzak kaleratzen dira, eta horrek egoera deserosoan uzten nau”, esan du.
Gainera, FIFPro futbol jokalarien sindikatuak egindako salaketaren inguruan, Athleticek ez duela inongo xantairik egin argi utzi du. “Entzun dut, bainaAthleticek ez didala xantaiarik egin argi utzi nahi dut”, esan du Fernando Llorentek.

0 comentarios: