Athleticek bere maila erakutsi nahi dau eibarren kontra
Zuri-gorriak eta armaginak nor baino nor ariko dira asteazken honetan
San Mamesen, 20:00etan. Ipuruan jokatutako joaneko partidan golik gabeko
berdinketa eman zen (0-0).Athleticek Eibar izango du aurkari asteazken honetan Errege Kopako final-hamaseirenetako itzulerako partidan.
San Mamesen jokatuko da norgehiagoka, 20:00etan. Joaneko partidan 0-0
berdindu zuten Ipuruan, eta armaginek garesti salduko dute
final-zortzirenetarako txartela.Marcelo Bielsa entrenatzaileak
Athleticek aterako duen hamaikakoa baieztatu du, eta hauek izango dira
Eibarren aurka hasieratik jokatuko duten jokalariak: Raul, Ramalho, Amorebieta, Ekiza, Aurtenetxe, San Jose, De Marcos, Herrera, Ibai, Llorente eta Muniain. Iraizoz, Iturraspe, Susaeta, Aduriz eta Laporte ere deialdian sartu dira.
0 comentarios: